Behin behineko D ereduko aurrematrikulazioa Estellerrian

Euskara eskolen mapa
(Gaur egun Lizarrako Merindadean D, gorriz, eta A eredua, urdinez,
eskaintzen duten ikastetxeak)

Azken egunotan Lizarra inguruko (eta Lodosa zein Izarbeibarko) zenbait ikastetxeren D ereduko behin behineko aurrematrikulazioa ezagutu ahal izan dugu. Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak eman bitartean, hemen dugu emandako izen ematearen hurbilpen bat. Aurrena, 2015-2016 ikasturtean, Lizarraldeko zenbait ikastetxetan martxan zegoen jada euskarazko murgiltze eredua:

Horrela, Lizarrako ikastetxeetan, zertxobait hobetu da aurrematrikula D ereduan: Ikastola berdintsu mantendu da, 39 aurre matrikula izatetik 37ra igaro baita, eta Remontibalgo D ereduak zertxobait hobetu du, 27tik 31ra pasa baita.

Bestalde, euskarazko irakaskuntza zenbait landa eskoletara zabaldu berri da (2015-2016 ikasturtean hasi dira), bertan emaitza onak izan dituzte: Lezaunen 2 aurrematrikula izan dira, herriko guztiak; Abartzuzan 5 eta Ameskoan beste 4 izan dira, guztiak euskarazko murgiltze ereduan.

Horretaz gain, zenbait herritan erronka izan da euskarazko murgiltze eredua zabaltzea herriko eskolan bertan. Nagusiki Villatuerta eta Antzingo jendea da horretan saiatu dena. Hainbat familik herriko ikastetxeko D ereduan izena eman duten arren, badira beste ereduetan izena eman dutenak ere (A eta PAI-A). Hortaz, herri hauetan ikusteko dago administraziotik zer erantzun ematen zaien eskariei. Emaitzak honakoak izan dira:

Villatuertan 8 haur aurrematrikulatu dira D ereduan, 4 haur hezkuntzan eta 4 lehen hezkuntza 1 mailan.

Antzinen 4 aurrematrikula izan dira D ereduan.

Oteitza, Arroitz, Deikaztelu eta Alloko eskoletan, aldiz, Lizarrara eramateko autobusa herrian bertan izatea izan da aldaketa (jantoki zerbitzuarekin batera). Herri hauetan ez da bertako eskoletan D ereduko aurrematrikularik egon, gurasoek Lizarrako ikastetxeak aukeratu baitituzte (Oteitzaren kasuan, adibidez, 4 herrian geratuko dira A ereduan eta 3 Lizarrara joanen dira D eredura).

Lizarralde hegoaldeko Lodosa inguruan, berriz, bertako Ikastolak 3 aurrematrikula izan ditu (iaz 4), ikastetxe publikoan 4 eta beste 5ek Haur Hezkuntza 2. mailan D eredura igarotzeko eskatu dute. Mendabian ere, bederen, D ereduko aurrematrikula bat izan da. Inguruko Andosilla, Sartaguda, Sesma, Lerinen… ez dakigu zein izan den aurrematrikula. Lizarralde mendebaldean, Viana inguruan, Ikastolak iazko emaitzak hobetu ditu, aurten 12 haur aurrematrikulatu dira eta iaz 7. Gainera, ikastetxe publikoan D ereduko beste bi aurrematrikula izan dira.

Azkenik, Izarbeibarren, Garesko Auzalan-en bitartez, jakin izan dugu Mendigorriako eskolaren kasuan balitekeela D eredua sortzea, 8 haurrek eman baitute izena herrian (Mendigorria eta Larragakoak dira eta lehen aukera gisa jarri dute D eredua Mendigorrian).

Amaitzeko, azken egunotan agertu diren zenbait artikulu interesgarri ditugu jarraian. Batetik, LAB sindikatuak egindako landa lana eskoletara deituz eta gurasoei eman zaien informazioa aztertuz: D eredua marginatua. Herri txiki infernu handi dio ETBko telesailak, horri ikerketa honetan ikus ditzakegun datuak gehituta…

“Eremu diskriminatuko berrogei Ikastetxetara deitu dugu informazio eske eta horietako lautan, %10, ez zuten telefonoz inongo daturik ematen.

Hamahiru Ikastetxetan, %32, “D” ereduaren eskaintza ez dute egiten, informazioan eskaintza horren berri ematen ez dutelako.

Hogeita hiru Ikastetxetan, %57, “D” ereduaren inguruko informazioa eman dute, horietako hamarretan, funtsik gabeko informazioa izanez eta ez aukeratzera bultzatuz. Beste hainbeste ikastetxetan “D-PAI”eredua eskaini dute gure harridurarako eta soilik hiru ikastetxetan, %7,5 eskeini dute “D” eredu hutsa.”

Eta bestetik, denboran atzera eginez, Diario de Noticiasen Monteano historialariaren artikulu zeharo interesgarria, “Educación y castellanización (siglos XVI-XVIII)“. Artikulu horrek zantzu batzuk ematen dizkigu ulertzeko nola iritsi garen euskara arrotz sentitzera Nafarroa hegoaldeko etxe askotan.

Euskaltzaleok badugu lana D ereduaren aukera erreala zabaldu nahi badugu Nafarroa osora. Ikusi da formalki eskaintze hutsarekin ez dugula nahikoa (formalki diot ez baita, dirudienez, egiazki eskaini tokiko ikastetxe gehienetatik), faktore askok eragiten du gurasoen aukeran. Blog sarrera honetako amaierako artikuluek, adibidez, bi ukitzen dituzte: tokiko ikastetxeen jokabidea eta euskararekiko gertutasuna.

Alfredo.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s