Errigoraren kanpaina berria: Olio birjina estra. Lizarran euskaltegian eta ikastolan

Euskaraz etiketatutako olioak eskutik eskura datoz gure etxeetara; Eskutik eskura bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera: gutako bakoitzari on egin dagion eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaiogun.

Otsailaren 19tik martxoaren 2ra Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra eskatzeko tartea dugu, ekologikoa zein konbentzionala, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Aurten, Olioa, lau errotak jarriko dute: Cascanteko La casa del aceitek, Ablitasgo kooperatibak, San Isidro del Pinarreko Bardeak eta Arroitzeko Ekolok. Urtez urte ekoizle gehiago ekimenera batu zaizkio beraz, 2014an, lehen kanpaina errota bakarraren parte hartzearekin egin ostean, iazkoan bi eta aurtengoan lau errota izango dira eta.

LIZARRAn, eskaerak, Beinat Etxepare AEK Euskaltegian edo Lizarra Ikastolan egin daitezke. Azken egun hauetan, gainera, olio dastaketak antolatu izan dira euskaltegian, dastatu, hartu eta gozatu Nafarroako urre horiarekin.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s