Apirilak 13, Mikel Martinezen “Denboraren korapiloak” Lizarrako liburutegian

Mikel Markez Lizarran

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenak irauten duen bitartean, bestelako literatur jarduerak ere antolatu ohi dira Lizarran. Asteazken honetan, apirilaren 13an, Mikel Martinez aktore bikaina izango da gurekin Liburutegiko sotoan, 20:00etan, “Denboraren korapiloak” izeneko antzerki-bakarrizketa edo ipuin kontaketarekin.

Mikel Martinezek kontatua “Denboraren korapiloak ipuin-istorio “kontaketa” bat da; Stanislaw Lem-en idazlan baten egokitzapena da ikuskizunaren muina: “Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidaia luze eta bakarti horietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Horren ondorioz istilu harri-barregarri batzuk sortuko dira zenbait egunetako Tichy-ren “NI” askoren artean”.

Horrez gain, beste ipuin-istorio batzuk ere kontatzen ditu Mikel Martinez-ek bere ikuskizunean: Boccaccio-ren “Decameron”-en ipuin bat; Dario Fo-ren “Misterio bufo”-ren “Lazaroaren berpizketa“; Roald Dahl-en “Mari Errauskin“… Ipuin hauek, denak edo batzuk, leku eta publikoaren arabera, kontatzen ditu Mikel Martinez-ek “Denboraren korapiloak” emankizunean.

Mikel Martinez
(Mikel Martinez, Eitb.eus-en webgunetik hartuta)

Mikel Martinez (Lizarra, Nafarroa, 1955), medikuntza ikasi bazuen ere, 80 hamarkadatik aurrera interpretazio munduan sartuta dago. Aktore, gidoilari, zuzendari laguntzaile eta bikoizle bezala aritu da. Hainbat bakarrizketa egiteaz gain, antzezlanetan askotan hartu du parte, lehenengo Maskarada taldearekin eta gero Patxo Telleriarekin osatzen duen Ez Dok Hiru BikoTeatrorekin (“Euskara sencilloaren manifiestoa”, “Larru Haizetara” eta “Euskarazetamol” trilogia). Horretaz aparte, film luzeetan egin du lan (“Lauaxeta”, “Maité”, “La máquina de pintar nubes”) eta baita telebistako hainbat serietan (“Goenkale”, “Jaun da Jabe”, “Mugaldekoak”…) ere.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s