Jokin Mitxelena, asteartea 26 Lizarrako BHIn. Zuzeneko ilustrazio eta narrazioa

Gunea

Aula abierta-Ikasguneren izenean, gogorarazi nahi dizuet heldu den asteartean, apirilak 26, 18:30ean, institutuko liburutegian, Jokin Mitxelena ilustratzaile bikaina izanen dela gure artean. Zinez uste dugu aukera paregabea dugula gaur egun Europa osoko ilustrazio arloan erreferentzia nagusietako bat den artista gipuzkoarraren zuzeneko marrazkiez gozatzeko. 130 liburutik goiti ilustratu ditu eta merezitako sari aunitz ere irabazi ditu, bertzeak bertze, 2010eko Euskadi Saria edota 2015eko Etxepare Saria.

Saioan ilustrazioa eta narrazioa uztartuko ditu, eta, arestian erran gisan, zuzeneko marrazketak izanen du nagusitasun osoa. Bertzalde, jarduera honen kostuaren erdia Lizarrako CAP-ILZk ordainduko duenez, zentro horren jardueren barnean sartuko da, eta horrek erran nahi du izena eman beharko dugula ILZko arduradunak aste honetan departamentuetara igorriko duen deialdian. Zernahi gisa ere, institututik kanpoko jendeari ere zuzendurik dagoenez, jende horrek ez du izena eman beharrik, eta zuzenean etorri ahalko da saiora.

Saioa euskaraz izanen da, baina zuzeneko marrazketa narrazioari nagusituko zaionez, erdaldunek ez dute inolako arazorik izanen ikuskizunaz gozatzeko. Izan ongi eta heldu den asteartera arte!

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s