GazteGinkana larunbateko Garesko Euskal Jaian

Gazte Ginkana

Datorren larunbatean Garesen 2016ko Euskal Jaia izanen dugu. Ohi bezala egitarau betea dakarkigu egunak eta nobedade bat: Gazte Ginkana. Bertan gazteek taldeka parte hartuko dute, eta 8 gunez osatutako ibilbidean barrena aritu. Ondoko lerrootan duzue antolatzaileek prestaturiko argibideak:

TALDEAK: Kartelean jartzen duen moduan 6 pertsonako taldeak sortu behar dituzte (haiek sortuko dituzte, ez dira zozketa moduan momentuan osatuko), taldearen izena pentsatu behar dute lema edo oihu batekin batera. Talde mistoak baloratuko dira.

Inork talde bat sortzeko gogoa badu baina ez badu 6 pertsonako talde bat osatzea lortzen jakinean jar dezala egoera berdinean dauden beste batzuekin harremanetan jartzeko. Ez dadila inor gogoz geratu!

IZEN EMATEA: Taldeak udaletxean eman behar du izena maiatzaren 6a baino lehen, hau da, datorren ostirala baino lehen. Bertan, izen-emate fitxa betetzean, kolore bat egokituko zaio (aurretik pentsatuta eramaten badu hobe, baina beste talde batek lehendik kolore hori hautatu badu beste bat pentsatu/egokituko zaio) eta ginkanara kolore horretako kamisetekin agertu beharko da.

GINKANA: Herrian zehar ibili beharko dira, zortzi gunez osatutako ibilbidea eginez. Froga guztietan 6 taldekideek hartu beharko dute parte modu batez edo bestez; izan ere, frogak dibertigarriak eta mota askotakoak izango dira baina oso garrantzitsua izango da talde lana eta gauza guztietan arreta jartzea. Gainera, frogak ordenan egin beharko dira, ez du balio gune bat ikusi eta horretara zuzen joateak; gune bakoitzeko jarduera ongi egitean hurrengo gunera bidaliko dituen pista jarraitu beharko dute.

Ginkanako gune bakoitzean dinamizatzaile bat egongo da eta ibilbidean zehar zelatariak egongo dira. Hauek taldekideak erdaraz hitz egiten entzuten badituzte horren berri eman eta taldeak isuna jasoko du.

IRABAZLEAK: gauza guztiak ongi egiten dituen lehenengo taldea izango da irabazlea eta… SARI MUNDIALA JASOKO DU!!! hala ere oso garrantzitsua izango da ginkana talde guztiek bukatzea, beraz nahiz eta ez irabazi… jo ta ke jarraitu!

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s