Bihar, osteguna, Jon Alonso Estellerriko Irakurle Klubaren aurtengo ikasturteko hondar saiora

Jon Alonso
(EITB-tik hartutako irudia)

Maiatzaren 26an, ortzegun honetan, 19:30ean, Lizarrako liburutegian, iruindar idazlea den Jon Alonso etorriko da Gareanen baitan dagoen Estellerriko Irakurle klubaren ikasturteko honetako azken saiora. Ekitaldi irekia izanen da, hau da, edonor joaten ahal da, berdin dio liburua irakurria izan ala ez.

Aztergai izanen dugun liburua iruindarraren azken eleberria da: “Hiri hondakin solidoak”, joan den urteko irailean Txalapartak argitaratu zuena. Jon Alonsok liburuaren inguruko hainbat ohar egin ondoan, bertara joanen direnek aukera izanen dute beren iruzkinak egiteko eta idazleari nahi adina galdera egiteko. Arestian erran gisan, saioa 19.30ean hasi eta 21.00etan akituko da, eta eguraldia lagun badugu, liburutegiak ibai ertzean duen lorategian eginen da.

Hiri hondakin solidoak azala
(Gure Liburuaketik hartutako irudia)

Liburua —mutatis mutandis— bete-betean sartzen da egileak hainbertze estimatzen duen genero beltz tradizionalenean, erran nahi baita, Raymond Chandler eta Dashiell Hammett idazle bikainen ildoei jarraikitzen die hein batean. Bide batez, bereziki gomendatu nahi dizuet berriki Susa argitaletxean karrikaratu duen saio llabur bezain zorrotza, hain zuen ere eleberri beltzen inguruan eta azken urteotan ustez genero horretan sartzen ahal diren eleberriek harturiko —Alonsoren ustez, betiere— bide okerrak; izenburua ere tentagarria: “Beltzaren koloreak”.

Eta solasgai izanen dugun eleberrira itzuliz, erran dezagun hainbertze bertute dituen liburua dela: zinpartez beteriko umore probokatzailea, erritmo azkarra, tonu ironiko handia, bikain eraikitako pertsonaia, ekintza eta giroak; istorioak berriz ere ekarriko digu etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia den Eneko Ramirez “Lanbas” protagonista bizizale, mihigaizto eta eskrupulurik gabea; oraingoan Ertzaintzaren soldatapeko arituko da, gertaturiko zenbait kontu argitzeko asmoz, hala nola, Euskaltzaindian jasotako zenbait anonimo mehatxugarri, edota Bartzelonako edukiontzi batean biluzik eta hilik agerturiko unibertsitate irakasle eta euskaltzainaren heriotza.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s