#2dEmanEuskarari. Garesen elkarretaratzea eta Kontseiluaren bideoa. Zergatik manifestazioa?

Gares

Asteazken honetan Nafarroa osoan zehar elkarretaratzeak ospatu ziren euskarari bide emateko eskatuz. Besteak beste Altsasun, Elizondon, Iruñan, Tafallan, Pirinioetan, Tuteran… eta Garesen. Hain zuzen ere, albistea laguntzen duen argazkia Garesko elkarretaratze jendetsuarena dugu. Jo Garesko Auzalanera argazki hori eta gehiago ikusteko.


Bideoa manifestaziora deituz:

Zergatik manifestaziora? Hona Kontseiluko idazkari nagusiaren, Paul Bilbaoren, erantzuna Argian:

Zergati horri erantzuteko egokiena manifestazioaren leloari erreparatzea da, “Bide eman euskarari”. Euskaraz bizi nahi dugu. “Bide eman euskararik” baditu bi mezu, bat gobernuari begira. Badakigu nondik gatozen, gobernu aldaketa egon zenean espektatiba asko sortu ziren, aldaketa euskaratik eta euskaraz izango zela, alegia. Egia da, eta guk esaten dugu, aldaketa batzuk egon dira, beste keinu bat dago gobernuaren aldetik. Euskalgintzatik ikusi dugu, ateak irekitzen zaizkigu.

Lehen ateak ere ez zitzaizkigun irekitzen. Guk beti esaten dugu, egiten diren gauzak aitortu behar dira, baina gure ustez urrats eragingarriagoak eman beharko lirateke. Zergatik? Gatozen tokitik gatoz, denok dakigu UPNk zer-nolako politika zitala egin duen herritarren aurka. Injustizia horiei guztiei aurre egiteko neurri ausartagoak beharko lirateke.

Manifestazioa baliatu nahi dugu gobernuari esateko, “Bide eman euskarari!”, eta gu guztiok hor egongo gara. 2010ean egin genuen manifestazioa etortzen zait gogora. “Aski da!”, “Baztertzen gaituzue!”, “Ez dago eskubiderik!” ziren orduko mezuak. Oraingoa bestelakoa da, zentzu positiboa du, “hemen gaituzue” esatera gatoz. Teorian, konplizitatez jardun beharko genuke.

Badakit herritarrentzat agian mezua ulertzea zaila dela, Nafarroan kalera atera garenean salatzera atera izan garelako, eta oraingoan ez goaz salatzera eskatzera baizik. Iruditzen zaigu aukera errealak egon daitezkeela euskarari bide emateko, euskalgintzaren, gizartearen eta gobernuaren artean.

Leloaren bigarren mezua:

Bigarrena, “Bide eman euskarari”, justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako. Nafarroako Gobernuak erabaki interesgarri batzuk hartu izan dituenean (eta hartu izan ditu), harritu gaitu nola oldartu diren sektore batzuk, hain zuzen ere justiziaren izenean hitz egiten duten sektoreak, diskriminazio ezaren inguruan hitz egiten dutenak. Ez, ez, barkatu, ez gaude batere ados. Hizkuntza eskubideen alde egitea oreka sozialaren alde egitea da, justizia sozialaren eta berdintasunaren alde egitea. Ulergaitza egin zaigu, beste gai batzuetan nola altxatu diren, “bai, bai, Nafarroa justuago bat eta herritarren arteko bereizkeriak eragingo ez dituen Nafarroa behar dugu”, eta hizkuntzari dagokionez gobernuak keinuren bat egin duenean apartheid batzuk amaitzeko, nola aldatu diren!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s