[Bideoa] Asteburuan Deierri haraneko eguna Zurukuainen, “euskaraz ezin al du bizi hemen nahi duenak?”

Deierriko eguna izanen dugu Zurukuainen aurten, ekainaren 11 eta 12an. Goiko bideoan egunaren abestia, ederra!! Eta azpian, grabatu zuten promoa. Azken asteotan #2dEmanEuskarari aldarrikatu dugu, hau bai dela hau bidea emateko era polita. Lizarraldean bada bailara berezia Deierri, eta berezien artean berezi dugu Zurukuaingo herria. Denborarekin Lizarraldeko lehen herri arnasgunea bilakatuko da?

Handia mendi mendi handi, arte baso eta pagadi,
Irantzu ibaia herriz herri ur berrien mezulari.

Gari eta garagar soro, mahasti eta olibondo,
eskuzabalago den lur askorik ez da egongo.

Deierri, herri txikiok handi egiten dugun harana.
Deierri, harro bizitzeko arazorik ez duen harana.

Herri txikiak, hemeretzi, herri txiki eta berezi,
herri txikiotan bizitzeak baduelako merezi.

Euskaraz herrien izenak, euskaraz abizen gehienak,
euskaraz ezin al du bizi hemen nahi duenak.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s