Mintzakide abian: Lizarra, Izarbeibar eta Irantzu: “Konturatzerako euskaraz!”

Mintzakide Kartela

2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Euskal Herriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.

Izen ematea doakoa da eta, gauzatzeko, ezin errazagoa: Izen emate fitxa bete eta Lizarra (Beinat Etxepare AEK euskaltegia, Udaleko Euskara Zerbitzua), Gares (Errobi AEK euskaltegia, Udaleko Euskara Zerbitzua) edo Aritzalan (Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan) utzi. Izen ematea urri bitarte.

Astero 6000 Mintzalagunek baino gehiagok euskaraz bizitzearen alde eragiten dute, elkarrekin ordubetez euskaraz arituz.

– Mintzapraktika egitasmoa urtez-urte hedatuz doa. Aurten 23 herri eta eskualdek parte hartuko dute kanpainan.

– Mintzapraktikan parte hartu duten gehienek errepikatu egin dute, euskara aisialdian eta lagun giroan praktikatzeko esperientzia hau atsegin dutelako.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s