Hitzordua 26an Lizarran: Plan Estrategikoa

Estrategikoa

Nafarroako Gobernua 2016-2019 urte bitarteko Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoa garatzen ari da. Datorren astean eskualdeka landu nahi dute dokumentu horren zirriborroa eta, besteak, beste Lizarran ere hitzordua jarri da. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izanen da.

Urriak 26, asteazkena, 17:00etatik 19:00etara Lizarrako kultur etxean. Izen ematea urriaren 24a baino lehen eta hemen: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/1627/2016-2019-plan-estrategikoa-lurralde-bilerak

Jarraian zabaldu den mezua:

NAFARROAKO GOBERNUA
Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoa (2016-2019)
Herritarren partaidetza-prozesua, DEIALDIA

Jaun/andre agurgarria:

Nafarroako Gobernua 2016-2019 aldirako Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoa diseinatzen hasi zen maiatzean, eta sektoreko zein administrazioko teknikari eta eragileekin batera Plan Estrategikoaren lehen dokumentua osatu da. Orain, Plan Estrategiko horri lotuta, informazio eta kontsultarako fasea zabalduko da eta partaidetza prozesua jarriko da martxan helburu honekin: Plan Estrategikoaren lehen dokumentua herritarrei aurkeztu eta beraien ekarpenak jasotzea, ondoren behin betiko txostena osatzeko. Horretarako hainbat lurralde-bilera eta sektore-bilera antolatuko dira.

Mezu honen bidez lurralde-bilerak abiatuko ditugula jakinarazi nahi dizugu eta bide batez, parte hartzera gonbidatu. Saio guztiak 17:00etatik 19:00etara izango dira: Informazio xehea jarraian:

Urriak 24, astelehena, Iruña, NAPI (Nabarreria, 39)
Urriak 24, astelehena, Tafalla, Kultur etxea
Urriak 25, asteartea, Leitza, Udaletxea
Urriak 25, asteartea, Zangoza, Kultur etxea
Urriak 26, asteazkena, Lizarra, Kultur etxea
Urriak 27, osteguna, Tutera, Rua gizarte-etxea

Eman izena hemen, urriaren 24a baino lehen. Eta, gogoratu, Gobernu Irekiaren Atariaren bidez ere parte har dezakezula prozesuan.

Eskerrik asko zure arretagatik.

Adeitasunez,
Mikel Arregi Perez
Euskarabideko Zuzendari-Kudeatzailea

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s