Gabonetako oparia: Osasun txartel sasielebiduna. Nire osasunak hobera egin du.

osasun

Gabonetan, denbora gehiago izan, eta etxeko gutunazalak irekitzeko tartea badugu batzuok. Eta hara non, Gabonetako oparia, Osasun txartel elebiduna jaso berri. Orain aste batzuk Lizarrako Osasun Etxera joan eta elebiz jartzeko eskatu nuen, administrariari azaldu ondoren baietz, aukera nuela, posta arruntez bidali zidaten. Argazkian ikusi ahal duzue aldea. Hala ere, albistearen izenburuan “sasi” gehitu diot, atzeko zatia gaztelaniaz baitago (medikuaren, erizainaren eta osasun etxearen gaineko informazioa).

Tira, besterik gabe animatu jendea izapide txiki hau egitera. Osasun Txartelak ez du iraungitze-datarik, bizi osorako da, hortaz, euskaraz ere izatea nahi baduzu, eskatu! Oso erraza da:

Aukera 1: zure osasun etxearen bitartez eskatzea

Aukera 2: Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalarekin harremanetan jartzea: 848429019 – 848429322 edo utisco01@cfnavarra.es

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Gabonetako oparia: Osasun txartel sasielebiduna. Nire osasunak hobera egin du. -ri

  1. Maialen-k dio:

    Eta euskara hutsez nahiko banu?
    Nola da posible erdaraz nahi dutenek erdaraz jasotzea eta euskaraz nahi dugunok elebiz?
    Bien bitartean Katalunian, katalanez jasotzen dute.
    Horren zaila al da? Borondate politikoa besterik ez da behar. Nik jendea animatu nahi dut txartela euskaraz eskatzera (euskara hutsez).
    Urte berri on!!!

    • Alfredo-k dio:

      Baita zuri ere!
      Eta arrazoi duzu. Ezin ezer gehitu esandakoari. đŸ˜‰ Kontu bakarra, nik jendea animatu nahi dut euskara gehiago erabiltzera, aukeran, euskara hutsez, baina bestela elebiz bederen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s