Larunbatean E.H.ko euskararen ginkanaren finala. Lizarrako taldea sailkaturik

Euskararen ginkana
(Argazkia euskararenginkana.eus-etik)

Datorren larunbatean EHko euskararen ginkanaren finala ospatuko da Donostian eta Lizarrako talde bat sailkatu egin da. Garesko taldea ere finalera pasa da ia. Finalera lau talde sailkatu dira eta Mintzamendipintxopotepraktika taldeak 79 puntu eskuratu ditu. Horretarako 6 proba gainditu behar izan dituzte, besteak beste “Gauza Txikiak” bideo sorta. Hemen duzue taldearen bideo-aurkezpena.

Finala irabaziko balute saria 3.000 euro dira, euskararen aldeko egitasmo batean inbertitu beharrekoa. Lizarrako taldeak aukeratu duen egitasmoa: 48 ordu euskaraz antolatzea Lizarran. Zorte on finalean!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina