Artxiboa gaika: Irriherri

Irantzuko Mankomunitateko herrietako Irriherri kultur elkartea.

Zurukuaingo Korrika Jaiaren bideo-laburra

Eguraldi ederra eta egun hobea larunbatekoa Zurukuainen. Korrika txikian dozenaka familia, txokolatada aparta, magia ikuskizun bikaina, taloak, trikitixa, 91 lagun afaltzera, musika bikaina…

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

[BIDEO PROMOA] Korrika Jaia Zurukuainen… zer da “Pantxikarekin poteatzen”? Nor da Hodei magoa? …

(Irriherriren Korrika jaiaren bideo-promoa youtuben) Datorren martxoaren 18an Irriherriren Korrika Jaia dugu Zurukuainen. Hemen egitaraua eta hemen, aldiz, afariaren gaineko informazioa (menua, txartelen saltokiak…). Gogoratu afari txartelak asteburu honetarako hartu behar direla.

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Martxoak 18, Korrika Jaia Zurukuainen: afari-txartelak martxoak 10 arte, ostiral hau

Datorren martxoaren 18an, larunbata, Korrika Jaia ospatuko dugu Zurukuainen (Deierri). Arratsalde eta gaueko plan ederra benetan: 17:00etan Korrika Txikia Gorozinetik Zurukuainera; 18:00etan Txokolatada; 18:30ean Hodei Magoaren “Ordu Magikoa” ikuskizuna; 20:30ean “Pantxikarekin poteatzen” poteo antzeztua edo lagundua; 21:30ean afaria eta gauean … Irakurtzen jarraitu

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ines Bengoa, haurrentzako ipuinak: asteazkenean Lizarran, larunbatean Lezaunen.

(Lezaungo saioaren kartela) Ines Bengoa ipuin kontalariak haurrentzako bi ipuin saioa eskainiko ditu. Asteazken honetan azaroak 30, 18:00etan Lizarrako La Bota Elkartean, HH3 eta LH1-2 ikasturteko haurrentzat (5-7 urte). Abenduak 3 larunbata, aldiz, 18:00etan Lezaungo erretirodunen elkartean. Azken honetan haurren … Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mintzakide abian: Lizarra, Izarbeibar eta Irantzu: “Konturatzerako euskaraz!”

2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Euskal Herriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak … Irakurtzen jarraitu

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

D eredua, Villatuerta eta Oteitza: Irriherriren aholkuak eta Sortzen-en ekimenak

Otsailaren 15tik 19ra, 2016-2017 ikasturteko aurrematrikulazio garaia izanen da. Hori dela eta, gurasoei zalantzatiei mezua helarazi nahian dabiltza eskola, elkarte eta erakunde ugari. Joan den astean ikusi genuen Garean elkartearen kanpaina, oraingo honetan Irriherri elkartea eta Sortzen-en ekimenak ekartzen ditugu. … Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Asteburuan: euskararen eguna Abartzuzan eta euskalderetea Utergan

Larunbat honetan, Irriherri euskara elkarteak euskararen eguna antolatu du Abartzuzan. Haur zein helduentzako egitarau oparoa, haurrek eguerdi aldean protagonismoa izanen badute ere, egunak aurrera egin ahala gazte zein helduek hartuko dute. Azken ordurako apustu garrantzitsua egin dute antolatzaileek, kontzertu bikaina … Irakurtzen jarraitu

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatua | Iruzkin bat utzi