Artxiboa gaika: Multimedia

Argazkiak, bideoak, dokumentuak.

“48 ordu euskaraz” irudikatzen Lizarran: argazkiak eta balorazioak

Astelehen honetan 13 lagun bildu ginen “48 ordu euskaraz” imaginatzen hasteko. Testuinguruan jarri ondoren (Lizarrako taldeak Euskararen EHko Ginkana irabazi, Lutxo Egia, Egia auzo donostiarra, Aguraingo 75 ordu euskaraz, Lasarte-Oriako 40 egun euskaraz…) mahai gainean jarri ziren lau proposamen. Advertisements

Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide, Multimedia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Izaki Gardenak” kontzertua Lizarrako Llanos Kulturgunean. Martxoak 5

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean bost abesti grabatu zituzten, gerora “Itsasargiak” disko laburrean agertu zirenak. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, “Amaieratik hasi” beren aurreneko lan luzea grabatzeko. … Irakurtzen jarraitu

Bideoak, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Multimedia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kotarro 38 kalean da: “kafe ehotu berriaren lurrina”

Abenduko Kotarro 38 kalean dugu jada: Garean izan denaren eta badenaren erreportaje zabala (sarrera, proiektuak, pertsonak, lekuko aldaketa…), Olentzeroren ospatzeak Lizarrako Merindadean duen hedadura, denborapasak, Gabonetako agenda… Artikulu sorta ederra 12 orrialdetan kondentsatuta. Hemen dituzue Kotarro aldizkari guztiak eskuragarri.

Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Kotarro aldizkaria, Multimedia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kotarro 37 sarean: Egitarau guztiak, ez galtzeko Lizarrako jaietan

Kotarro 37 hau 2017ko abuztuan kaleratu dugu, inoiz baino beranduago, Lizarrako jaiak bezala. Bertan topatuko dituzue, batetik, Lizarrako jaien egitarau ofiziala, Garean elkartearena, Ikastolarena, La Bota Peñarena eta, ohi bezala, Gari eta Sei komiki zinta eta denborapasak. Hemen dituzue Kotarro … Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Kotarro aldizkaria atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kotarro 36 sarean: “Lizarrako euskara jendea”

Kotarro 36 hau 2016ko ekainean kaleratu dugu, ohi baino pixka bat beranduago. Bertan topatuko dituzue, batetik, Lizarrako ikastolako DBHko ikasleek egindako lanaren erreportajea: “Lizarrako euskara jendea“. Foto-inkesta, #2dEmanEuskarari manifestazioaren inguruan galdezka, Gari&Sei zinta eta denborapasak, eta Garean euskaldunon elkartearen eskutitza … Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Kotarro aldizkaria, Multimedia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Basajaunen Gotorlekua”, Tortotxikiren bigarren bideo-ipuin mitologikoa

(Basajaunen Gotorlekua) “Ume bihurriak basoa zikintzen ari dira eta Basajaun triste dago. Arazoa konpontzeko Zarrapastrus Mariren bila joan da… aurkituko du? zer gertatuko da?“, honela hasten da Garesko Tortotxiki fundazioaren bigarren bideo-ipuin mitologikoa. Tortotxiki Fundazioa 2010. urtean sortu zen Garesen, … Irakurtzen jarraitu

Bideoak, Euskaraz bizi nahi dut, Multimedia, Tortotxiki atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gabonak ate joka, nor ote? Kotarro 34 aldizkaria kalean da.

Kotarro 34 hau 2015 urtea amaitzen ari delarik kaleratu dugu eta Gabonak ate joka ditugu. Hori dela eta, etxean opariak egiteko ohitura duten horiei, Euskarazko Produktuen Katalogoa aurkeztu diogu artikulu batean. Bestalde, ale honetan Garean jarduera beteranoetako baten berri ematen … Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Kotarro aldizkaria, Multimedia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi