Larunbatean Andosillan euskararen eguna. Egitaraua.

Kartela

Goizeko hamarretatik eta arratsaldera arte galtzak bete jarduera Andosillako euskararen egunean. Jarraian egitaraua:

10:00 Txupinazo eta dianak
10:30 hamaietakoa
11:00 Tailerrak, Triki eta panderoa
12:00 Herri jolasak
13:30 Jauziak
15:00 Bazkaria (bazkari txartelak 10 euroan Los Porches, Ideas eta España tabernetan)
18:00 Kontzertuak: Jartautora, Unx eta Superacid.

Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ostegunean Patxi Larrionekin literatur solasaldia: “Feriatzaileak”

Argazki eta kartela
(Kulturklik-etik harturiko argazkia)

Datorren ostegun honetan, ekainak 1, Patxi Larrion idazle nafarra izanen dugu gure artean. Feriatzaileak liburua ardatz hartuta, literatur solasaldi ederra izanen dugu ostegunean, 19:30ean Lizarrako liburutegian. Hemen Patxi Larrioni elkarrizketa eta, jarraian, Feriatzaileak liburua:

Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera.

Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da kontakizun hau.

Patxi Larrionen lehendabiziko nobelak, bizitasun harrigarri batez, koktel batean bezala irabiatu ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.

Antolatzaile, Gareanen Irakurle Kluba.

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Niko Etxarten kontzertu ederra gaur Lizarran

Aretoa borborka, Niko Etxartek eta Baxe Nafarroako ehun haur-gaztetik gora kantugintza ederra ekarri dute Nafarroako erdialdera, Lizarra zaharrera. Donibane Garazi eta Lizarraren arteko senidetzea gero eta herrikoiago dugu eta 2017ko Puy egun honetan, maiatzak 25, gozatu ederra hartu dugu. Kantuak dioen bezala: “…Euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara…

Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainak badu aurtengo lehenengo sariduna

IGO apiril irabazle

Irakurri, gozatu eta oparitu” ekimena dagoeneko ekuadorrera heldu da eta apirileko opari-txekea banatu du. Sariduna Maider San Martín suertatu da. Aurreko ostegunean Liburutegira hurbildu zen amak, anaiak eta lagun batek lagunduta. Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek 30 euroko opari-txekea eman zioten.

Pozik jaso zuen saria 8 urteko Lizarrako neska irakurzale honek. Lizarra ikastolan 2. mailan ikasten du eta irakurle amorratua dugu. Mota guztietako liburuak gustukoak ditu baina azken bolada honetan “Nur”-ren eta “Kika supersorgina“-ren liburuekin zaletuta dagoela aitortu zigun.

Saria, “Marizikin” liburua irakurri ondoren bete zuen fitxarekin irabazi du eta opari-txekearekin beretzat eta bere 4 urteko anaia Ikerrentzat erosi behar ditu liburuak. Neska-mutil guztiak irakurtzera animatzen ditu, berak irakurriz gauza asko ikasten baitu eta ondo pasatzen duelako. Maiatzean zehar jarraituko du IGOk eskaintzen dituen abantailak baliatzen.

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzak 13, EGAfest elkartasun jaialdia: Mikel Urdangarin, Esne Beltza, Zea Mays, DJ Elepunto

EGAfest kartela

Gerturatzen ari zaigu jada E.G.A.fest (Eutsi Gogor Aiora festibala) jaialdi handia. Aiora neskatilak behar duen tratamendurako 25.000 euro bildu nahi dituzte antolatzaileek, hau da, 2.000 sarrera saldu nahi dituzte. Honela, musikarien elkartasunari esker ere, kartel ederra osatu dute: Mikel Urdangarin, Esne Beltza, Zea Mays eta DJ Elepunto. Kontzertuetarako sarrerak egafest.entradas@gmail.com-en edota Lizarrako, Iruñeako eta Tolosako establezimenduetan eskura daitezke 10 euroan. Egunean bertan lehiatilan ere eskura daiteke, 12 euroan. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.

Baina EGAfest ez da soilik musikaz elikatuko, eguneko plan ederra ere badugu, ikusi bestela egitaraua.

Informazio eguneratua, EGAfest sare sozialetan eta www.egafest.wordpress.com-en. Ez ahaztu, halaber, 0-Lerroa sarrerak ere eskura ditzakezuela Aiora laguntzeko.

Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Asteazkenean Xabier Amuriza: “Zein ongi bizi den Ulises”

Ulises kartela

Datorren asteazkenean, apirilak 26, iluntzeko 20:00etan, Xabier Amuriza “Zein ongi bizi zen Ulises” kontakizunarekin izango da Lizarrako liburutegian.

“Zein ongi bizi zen Ulises” Xabier Amurizak gidatzen duen ordubete inguruko monologo literario bat da, bost zatitan banatua. Zatitik zatira pare bat minutuko tarteak izango dira, “arreta laxotzeko lain eta ez galtzeko beste”. Bertsolari eta idazle ezagunak postari-mezulari baten egun bat kontatzen du, pertsonaia eta abenturaz beterik, non herri jakituria eta jakituria kultua konbinatzen baitira, “umorea baztertu gabe, ingenioa bilatuz”.

Aurtengo Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren baitan kokatzen da emanaldi hau. Aukera paregabea umorea eta literaturaren plazerrekin gozatzeko. Gareanek antolatuta, Lizarrako Udala eta Nafar Gobernuaren laguntzaz, sarrera doan.

Irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irakurri, Gozatu eta Oparitu spot-a

Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatua | Iruzkin bat utzi