Lizarrako euskaltegia barnetegian, Lekarotzen (bertako ikasle batzuek kontatuta)

barnetegian

Ostiral 26an talde intrepido bat Lekarozerantz joan ginen autobus batean. Ezustekorik gabe iritsi ginen gure helmugara. Presidiora iritsi eta gero ogitarteko bat eman ziguten eta jolasa gure artean ezagutzeko egin genuen. Gero ausartiek expedizioa egin genuen Elizondo ikustera. Aurkitu genuen gure “kubata-txoko” eta gero bide arriskutsutik itzuli ginen. (arrapo batzuk, putzuak, eta abar)


Larunbatean kontzentrazio zelaian gure jardunaldia hasi zen. Goizeko 8etan altxatu ginen gosaltzera, aerobik egin genuen eta… lan indartsuak egitera bidali gintuzten. Klasea eta gero jantokira joan ginen gure gudako errazionamendua bazkaltzera. Atseden txiki bat utzi gintuzten eta berriro lanera joan ginen. Gure afaria irabazteko koreografia bat egin genuen taldeka. Orlandoren taldean zelako dantzariak aurkitu genituen!! Afaldu ondoren sorpresa handia prestatu zuten, sorginen munduan sartu ginen eta pozima bat euskara azkar ikasteko eman ziguten… PATXARANA!!! Pozima hartutakoan oso guapoak jarri ginen eta tropa guztia Elizondora joan ginen tabernak okupatzera. Ostatuaren barruan dantza glamurosak egin genituen eta herriko jendeak ihes egin zuen harrituta. Etxe guztietan leihoak eta ateak ixten zituzten “a cal y canto“. Ilun sakonean tropa gehiena koartelera joan zen, bakarrik axolagabe batzuk agoantatu zuten eta iritsi ziren diskoteka artio.

Igandean autobusa etorri zen gure bila eta “errusiar mendi” -an bezala Baigorrira heldu ginen. Nafarroaren Eguna ospatzera. Ikusi genituen erraldoiak, herri kirolak, dantzariak eta jendearen artean… agertu zen Agote bat!! Ainhoaren Agotea!! Bukatzeko garagardo eta taloak harpatu genituen. Umm… txokolate txingarrarekin… Eta jada gure atzerria bukatu zen eta Lizarrara bueltatu ginen.

Asteburuko laburpena: Juanitori bertze dantzari kontrinkantea atera zaio.

(jolas bat barnetegian)

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina