The Pub Ibiltaria Lizarran Kantuzekin, larunbatean 20:00etan

the pub ibiltariaLarunbata honetan, Puy Birjinaren egunean, Garean Elkarteak eta Lizarrako Udalak Santiago plazan kontzertu berezia antolatu dute. Lizarran Kantuzek sei urte betetzen dituen honetan, urteurrena Oskorri taldeak lagunduta ospatuko du 20:00etatik aurrera eginen den kontzertu partizipatiboarekin. Bertan, entzuleek entzule soil izateari utziko diote jaiaren benetako protagonistak bilakatzeko.

Jada badira 60 aldiz Garean Elkarteak, hileko azken larunbatean, euskal kantagintzaren doinu ederrak kaletan barna abestera deitu duela.

Gainera, Lizarran Kantuzen kantutegiaren bigarren edizioa bukatzear dago; hortaz, liburuxka honen ia 1.000 ale banatu dira urte hauetan. Bertan jasota dagoen abesti sorta zabala bezain anitza, eta banatutako ale kopuruak bere horretan adierazten dute jai herrikoi honek gurean duen errotzea eta jendeak dion estimua.

Oskorri taldeak urtetan euskal Kantutegiaren ikerketaren eta sustatzearen gainean lan handia egin du. Lan honen fruitu ditugu “The Pub Ibiltariaren” baitan argitaratu diren 13 CDak. Diskoetan jasota dauden 226 abesti horietatik 18 izanen dira datorren larunbatean Santiago enparantzan abestuko ditugunak. Abestuko diren kantuen letrak deskargatzeko klikatu hemen. Eguraldi txarra balego, jaialdia Lizarra Ikastolako jolastokiko estalpean ospatuko da.

Lizarra Ikastola, INO paperdenda, Foto Lizarra eta Diario de Noticias ditugu jai honen laguntzaile, eta antolatzaileak Udaleko Euskara Departamentua eta Garean Elkartea.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina