Bihar larunbata: Olentzero laguntzailea, euskararen eguna, bisita gidatua Karlismoaren museora eta Kantuz Txiki.

Olentzero laguntzaile

Bihar, larunbata 19, jarduera anitz ditugu euskaldunok. Goizetik hasita, 9:30ean Irantzutik abiatuko gara Larraizarreko aterpetxera. Bertara, 10:30 aldera, Olentzero eta Maridomingi hurbilduko dira haurren eskutitzak jasotzera. Mendizale elkartearen webgunean aurreko urteetako argazkiak dituzue.

Bestetik, Mañerun, egun osoko jarduna izanen dugu euskararen alde. Atzo bertan argitaratu genuen Mañeruko euskararen eguneko egitaraua: kontzertuak, jan-edana, haurrentzako jolasak, girotze-musika…

Ez ahaztu, halaber, larunbatean ere, baina 17:30ean, Karlismoaren museoak doako bisita gidatua antolatua du aldi baterako erakusketara: Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila – 1875eko otsaila).

Azkenik, 18:30ean, Baxe Nafarroa kaletik abiatuta, Lizarrako Kantuz Txiki izanen dugu. Oraingo honetan Gabon kantez hornituta.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina