Zorionak “incidente”-a, online agerpenak: bloga, egunkariak, bideoak …

Zorionak
( … eta urte berri on guztioi!)

Azken aste honetan bolo-bolo ibili da Lizarrako Foru enparantzan bonbilladun Zorionak-en “incidente”-a. Lerro hauetan topatuko duzue online zintzilikatu den informazioa, bideoak, egunkarietako albisteak … Klikatu ondoko estekatan ikusi ahal izateko:


Lizarbeibar BLOGEAN:

Astelehena, 23: “Zorionak” kartela jartzeko ekimenaren Making-off bideoa.

Astelehena, 23: Transmititu nahi zen mezua

Asteartea, 24: Alkatearen erantzuna eta berari igorritako zorion bideomezua

EGUNKARIETAN (gaztelaniaz, Berria izan ezik):

Asteartea, 24: Diario de Noticias

Osteguna, 26: Berria eta Gara

Ostirala, 27: Diario de Noticias eta Diario de Navarra

Larunbata, 28: Diario de Noticias eta Diario de Navarra

Estella-Lizarrako Udaleko BILDU, ARALAR, IU eta GEROBAI-ren komunikatu bateratua:

Komunikatu hau sinatzen dugun talde politikook, krisiarengatik familia asko pasatzen ari diren garai txarrak buruan izan arren, Estella-Lizarrako hiritarrak Gabonetako jai hauetan zoriondu nahi ditugu ZORIONAK itzel batekin.

Zoritxarrez, Estella-Lizarrako Alkateak ez du sentimendu bera eta hiritargoaren zati handi bat baztertzen du abenduko azken Udalbatzan egin eskaria ez betetzean. Bertan, “Felices fiestas”-en ondoan euskarazko kartel argitsua jartzeko eskatzen zitzaion, hain zuzen ere Foruen Enparantzako kioskoan.

Gabonak bi hizkuntzetan zoriontzea, berez munduko gauzarik normalena beharko luke. Horrela, hiritarren %100aren eskariari erantzun emanen litzaioke eta elkarbizitza normaldua lagunduko luke, baina gure Alkateak ez du horrela ikusten. Zoriontzea gaztelania hutsez eginda eta Udalbatzaren eskariari muzin eginez, ez du betetzen Euskararen sustatzea eta erabilera arautzen dituen Ordenantza; eta, berau Alkateak zuzentzen duen Udalbatzaren gehiengoak onetsi zuen.

Bere ordenantzak ere betetzen ez dituen Alkate bat, ez dena gai hiritarrak errespetatzeko ezta hauen eskariari erantzun egokia emateko, Estella-Lizarrako bizilagunen artean haserre eta ezinegon handia sortzen duena, ez da duintasunez ari eta ez da ere gai gure hiriko Alkate izaten jarraitzeko.

ZORIONAK ETA FELICES FIESTAS.

Tira, zailtasunak zailtasun, Zorionak eta urte berri on guztioi! Ongi bukatu urtea eta hobeki hasi!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina