Hizkuntza aniztasuna Lizarran. Ekimenaren bideo eta argazkia

Mintzakide taldean Euskararen Ginkanarekin jarraitzen dugu eta 5. proba genuen honako hau. Bertan, “Hizkuntza aniztasuna ezagutarazteko, zuen herri edo auzoko kaleetan zehar -kaixo- hitza 20 hizkuntza ezberdinetan jartzea proposatzen dizuegu“.

Erronka geure egin eta blog-sarrera honetan duzue egin dugun ekimena. Lehenik eta behin, “kaixo”ei aurpegia jarri nahi izan diegu, Lizarrako bizilagunen aurpegia. Bigarrenik, ahal izan dugunean hizkuntza horien hiztun natiboak bilatu ditugu. Baldintza hauekin, bideoan eta argazkian 22 lagun ageri dira. Hauen ezaugarriak honakoak dira: 20 Lizarran edo inguruetan bizi dira, 19 adierazten duten agurraren hiztun natiboak dira eta 11 euskara ikasi dute, ari dira edo seme-alabak euskal ereduetan dituzte.

Bideoan mintzakideok azaldu bezala:

Hizkuntza aniztasunak aberatsago egiten gaitu
eta hizkuntz integrazioa ez da asimilazioa.
Beraz, garena izateari utzi gabe,
izan gaitezen aberatsago.
Animatu euskarara!

hizkuntza aniztasuna Lizarran

Pintxo-pote mintzataldeko kideek eskailera muntatzen
eta bi irakasle ezustekoan arrapatuta (ez baitzitzaien abisatu!)

muntaketamintza eta irakasle

Euskaltegiko eguerdiko ikasleak eta pintxo-pote mintzataldeko hiru kide

eguerdimintza eguerdi

Bereziki detaile bat aipatu nahiko nuke. Bideoa burutzeko, argazkiak ateratzeko, Lizarrako mintzakide eta euskara ikasleak aritu gara hirian barrena hiztun natiboak bilatzen. Haietako askok ez gintuen inondik inora ere ezagutzen eta hala eta guztiz ere denek, den-denek, erabat abegitsu hartu gaituzte. Eta lotsa gehiago edo gutxiagorekin, denak prest egon dira argazkia ateratzeko haien lehen hizkuntzan kaixo erranez. Zinez eskerrik asko guztioi. Eta, ze modu politagorik eskerrik asko esateko Abartzuzako eskolan grabatutako bideo hau baino:

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina